ABENDUAREN 12a

Prentsa oharra/ Nota de prensa  Sarean, Ehige eta Bihe 

Heziberri dekretuak kaltegarriak dira eskola publikoarentzat eta ez digute uzten gure hezkuntza sistema eraikitzen.

Los decretos Heziberri son negativos para la escuela pública vasca y no permiten construir un sistema educativo propio.

Prentsa oharra

 

ABENDUAREN 9a

Hona hemen asteburu honetan  LOMCEri aurre egiteko prentsan agertu dena. Hezkuntza plataforma kideok parte hartu dugu:

Ostiralean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean kontzentrazio jendetsu eta zaratatsua:

Enviamos la información que se ha dado en la prensa: sobre la nutrida concentración del viernes delante del Gobierno vasco

momento-concentracion-plataformas-Lomce-Gobierno_EDIIMA20141205_0286_4

 

 

 

 

 

Larunbatean Durangon,  Plataformen Topaguneko lansaio praktikoan parte hartzen:/ sobre el trabajo práctico propuesto por el Topagune de las plataformas el sabado en Durango.

Informazioa ere plataformaren blogean aurkituko duzue:

http://gurehezkuntzaplataforma.blogspot.com.es

http://www.abc.es/agencias/noticia.asp?noticia=1737953

http://www.eldiario.es/norte/euskadi/escuelas-necesitan-espiritu-cooperacion-competitividad_0_331767063.HTML

diariovasco.com – http://www.diariovasco.com/sociedad/educacion/201412/07/plataforma-contra-lomce-busca-20141207002456-v.HTML

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-12-07-06-00/hemeroteca_articles/topagunea-descubre-en-kurutziaga-ikastola-de-durango-como-hacer-frente-a-la-lomce-de-un-modo-practico

http://www.berria.eus/paperekoa/5102138/017/003/2014-12-07/lomce_ez_ezartzeko_konpromisoa_berretsi_dute_hezkuntza_plataformek.htm

Milesker guztioi, eta bereziki zuen partaidetza, kemena eta alaitasunarekin ez dugula LOMCErik beharrik eta  beste eredu bat erakitzeko prest agertzen zaretenoi!

Gracias a todas y en especial a todas las que con vuestra participación, fuerza y alegria estais demostrando continuamente que no necesitamos la LOMCE y que estais dispuestas a dar pasos a favor de otro modelo educativo.

Gogoratu abenduaren 17an, asteazkena 19:00etan bilera dugula  Landatxon.

Recordad que la proxima reunión será el miercoles 17 de diciembre a las 19:00 en Landatxo

Animo eta aurrera!

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki!  

 

LOMCE EZ koplak

 

140926 kalejirak-u11_kartela2

 

lomce-bueno

 

LOMCE: ETA ORAIN ZER?/ Y AHORA QUÉ?

2013ko abenduan Espainiako Kongresuan onartu zenetik, inposatutako lege moduan etorri zaigu LOMCE, eskola-komunitatearekin eztabaidatu eta adostu gabe. Gure hezkuntza-komunitateak erabateko gaitzespena erakutsi dio hainbatetan (manifestazioak, grebak, sinaduren bilketak…). Hainbat aldiz esan dugunez, izugarrizko atzera pausua izango da guretzat, Europa 2020 egitasmoari begira jarri beharrean, pasa den mendearen antzeko egoerara hurbilduko bai gaitu.

Hilabete hauetan zehar hainbat hitzaldi egin ditugu Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar osatzen dugun EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteok. Hiru izan dira hitzaldi hauen helburu nagusiak: Legeak dakartzan aldaketei buruz informatu, hezkuntza-komunitatea bere kontra mobilizatu eta Euskal Eskola Publikoa Haratago dokumentua aurkeztu LOMCEren alternatiba moduan.

Baina LOMCE legea onartua izan da hezkuntza-komunitatea, gizartea eta politikagintzaren gehiengoa ere kontra agertu arren. Indarrean dago jada, neurri batzuk martxan dira eta beste batzuk irailetik aurrera aplikatu dira. Eta iritsi da hitzaldi guztietan Euskal Eskola Publikoko familiek egiten diguten galderari erantzuteko momentua: eta orain, zer egin dezakegu LOMCEri aurre egiteko?

Hasieratik izan dugu argi hezkuntza-komunitate osoaren batasuna ezinbestekoa zela legea gelditzen saiatzeko, bere onarpena hasieran eta aplikazioa ondoren. Hala, “LOMCERI EZ, GURE HEZKUNTZARI BAI” manifestua aurkeztu genuen 2013ko otsailean euskal hezkuntza-sistemaren eragileen gehiengo zabal batek. Manifestu honetan LOMCE legearen aplikazioak gure sistemari ekarriko lizkiokeen ondorio larriak salatu genituen alde batetik, era berean euskal hezkuntza-sistema propioa aldarrikatuz. Alabaina, LOMCEren kontrako batasun hau ahultzen joan da, apurtzera iristeraino, eta momentu honetan ekimen desberdinak daude martxan lege honi aurre egiteko. Desadostasunak ez daude Legearen aurkakotasunean (LOMCERI EZ), horretan gutxi gora-behera ados gaude hezkuntza-eragile guztiak, desadostasuna alternatiba moduan planteatzen dugun horretan nola aurre egin adosterakoan dago (GURE HEZKUNTZARI BAI). Hori da gakoa: Zer nolako hezkuntza-sistema propioa nahi dugu eta nola lortu? Esan dugu EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteontzat Euskal Eskola Publikoa Haratago dokumentuan jasotzen dela alternatiba hori. Dokumentu hori estrategikoa da eta argi jasotzen du guretzat oinarrizkoa den premisa: eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren ardatz egituratzailea izan behar dela. Hala ere, eztabaida hori epe erdi/luzera planteatzen da, denbora eta aldeko baldintzak behar bai ditu. Baina aurrez-aurre duguna LOMCEren aplikazioa da eta horretarako ez dugu astirik. Horregatik, EHIGE Konfederazioak LOMCEren kontrako borrokari lehentasuna ematea erabaki zuen, beronen kontrako gizarte-eragozpena indartuz, eta momentuz aparkatu, ahaztu gabe, hezkuntza-sistema propioari buruzko eztabaida.

LOMCEren kontrako eragozpen prozesuarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Heziberri 2020 proiektuan parte hartzen ari gara. Hemen ere, aurreneko fasea amaitzean argi utzi dugu ez diogula oniritzirik emango Euskal Eskola Publikoa euskal hezkuntza-sistemaren oinarrizko eta lehentasunezko ardatz egituratzailea izan behar dela jasotzen ez duen dokumentu, proposamen edo inolako ekimenari. Bestalde, ez dugu ahaztu behar LOMCEk aurre egin beharko diegun hainbat neurri inposatzen dituela (curriculum zentralista, azterketa-errebalidak, Eskola Kontseiluen eskumenen hustea, Oinarrizko Lanbide Heziketa, ibilbide goiztiarrak…) eta hauek ez betetzeak askotan kalte larriak eragingo dizkietela eskola-komunitateetako kideei. Adibidez irakasle eta zuzendariei (disziplinazko espedienteak), familia eta ikasleei (titulu ofizialak lortzeko aukera eza), eta abar. Horregatik, ezinbestekoa da pausuz pausu joatea, neurriz neurri, hezkuntza komunitate osoaren konplizitate eta konpromisoa bilatuz inposaketarik gabe. Eta, noski, hezkuntza komunitatearen gehiengoak demokratikoki hartzen dituen erabakiekiko errespetua eta babesa eskatuz Eusko Jaurlaritzari.

Eta horretan gabiltza. LOMCEri eragozpena adierazteko aurreneko ekimena jarri dugu martxan, EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteok, “Euskal Eskola Publiko demokratikoaren alde” izenekoa. Beronen bidez aurre egin nahi diogu Euskal Eskola Publikoaren ezaugarria den erabakiak hartzeko eredu demokratikoari: Eskola Kontseilua kontsulta-organo bihurtzea erabakiak hartzeko eskumenak kenduz. Hala, bere eskumenetik kanpo geratuko lirateke hainbat erabaki garrantzitsu: Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, Urteko Plana, ikasleen onarpena, egutegia eta ordutegia onartzea, besteak beste. Horregatik, maiatzean eta ekainean gai hau ikastetxeetako Eskola Kontseiluetan eztabaidatzea proposatu dugu, berau ikastetxeko parte-hartze demokratiko eta erabakiak hartzeko organoa izaten jarraituko duela erabakitzea proposatuz, antolaketa, funtzionamendu eta gobernaketari dagokionean.

Era honetan, ikasturtea amaitu aurretik, euskal gizarteari erakutsi nahi diogu Euskal Eskola Publikoak osatzen duen hezkuntza-komunitatearen konpromisoa, bere eskola kontseiluen bidez. Uste dugu hauxe izango dela LOMCEren aplikazioari bermearekin aurre egiten lagunduko digun aurreneko bermedun ekimena.

Carlos López Losada EHIGEko presidentea

LOMCE: ETA ORAIN ZER?/ Y AHORA QUÉ?

Remitiéndonos al famoso pareado de Antonio Machado “la primavera ha venido, pero nadie sabe cómo ha sido”, podríamos decir que “la LOMCE ha venido, pero desgraciadamente ya sabemos cómo ha sido”. Ha venido como una ley impuesta, sin debate ni acuerdo con la comunidad educativa, que durante varios meses y de muy diversas maneras (manifestaciones, huelgas, recogidas de firmas…) ha mostrado su absoluto rechazo a esta nueva reforma educativa. Su aplicación va a suponer un enorme paso atrás para nuestro sistema educativo, ya que en vez de colocarnos mirando hacia el horizonte de Europa 2020, pretende hacernos retroceder a un escenario semejante al de mediados del siglo pasado.

A lo largo de estos meses la plataforma Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar, que agrupa a la Confederación de Madres y Padres de la Escuela Pública EHIGE y las asociaciones de directores/as BIHE y SAREAN, ha organizado numerosas charlas a lo largo y ancho de toda la CAV. Los objetivos de estas charlas eran, principalmente, tres: informar de las modificaciones que plantea la nueva Ley, movilizar a la comunidad educativa en su contra y presentar nuestro documento Euskal Eskola Publikoa Haratago como alternativa.

Pero la LOMCE, a pesar de la oposición mayoritaria de la comunidad educativa, social e incluso política, ha sido aprobada. Y su puesta en marcha es una realidad, con algunas medidas de aplicación inmediata y otras que comenzarán a aplicarse a partir del próximo mes de septiembre. Y ha llegado el momento de responder a la pregunta que en todas las charlas, sin excepción, nos han planteado las familias de la Escuela Pública Vasca: ¿y ahora qué, cómo podemos oponernos a la LOMCE?

Desde un principio teníamos claro que la única forma de intentar parar, primero su aprobación, y luego su aplicación, era a través de la unidad de acción de toda la comunidad educativa. De esta forma, en febrero de 2013 la inmensa mayoría de la comunidad educativa vasca hicimos público el manifiesto titulado “LOMCERI EZ, GURE HEZKUNTZARI BAI”. En este manifiesto se denunciaban las graves consecuencias que acarrearía la aplicación de la LOMCE en el proceso educativo del alumnado y en el propio sistema, reivindicando a su vez un sistema educativo vasco propio.

Sin embargo, en los meses posteriores, esta unidad de acción contra la LOMCE ha ido debilitándose, llegando a romperse, de forma que ahora mismo existen diferentes iniciativas planteando la oposición a la aplicación de esta Ley. Las discrepancias no están en la oposición a la Ley (LOMCERI EZ), en lo que más o menos todos los agentes educativos estamos de acuerdo, sino en la estrategia para avanzar en el objetivo (GURE HEZKUNTZARI BAI) que se plantea como alternativa. Esa es la cuestión: ¿qué sistema educativo propio queremos y cómo conseguirlo?. Ya hemos mencionado que para EHIGE, BIHE y SAREAN la alternativa a la LOMCE está recogida en el documento Euskal Eskola Publikoa Haratago, que para nosotros tiene carácter estratégico, y que recoge como pilar fundamental la premisa de que la escuela pública ha de ser el eje vertebrador del sistema educativo vasco. No obstante, este debate, por requerir tiempo y condiciones favorables, se plantea en un horizonte a medio/largo plazo. Pero para lo que no tenemos tiempo y se nos plantea como horizonte inmediato es la aplicación de la LOMCE. Por eso, la Confederación EHIGE decidió en su momento priorizar el movimiento de lucha contra la LOMCE, potenciando la objeción civil a la Ley, y aparcar de momento, pero sin olvidarlo, el debate sobre el sistema educativo propio.

Simultáneo al proceso de objeción a la LOMCE, estamos participando en el debate de proyecto Heziberri 2020, propuesto por el Departamento de Educación del Gobierno Vasco, donde también, y al finalizar la primera fase, hemos dejado claro que todo aquel documento, propuesta o iniciativa que no refleje el principio básico de que la Escuela Pública Vasca es y debe ser el eje vertebrador, fundamental y prioritario del sistema educativo vasco, no va a contar con nuestra aprobación.

Por otra parte no hay que olvidar que la LOMCE impone un número considerable de medidas (currículo centralista, exámenes-reválida, vaciado de competencias del Consejo Escolar, FP Básica, itinerarios tempranos…) a las que tenemos que hacer frente, y cuyo incumplimiento puede suponer en muchos casos graves perjuicios para los diferentes componentes de la comunidad educativa. Por ejemplo para el profesorado y las direcciones (expedientes disciplinarios), familias y alumnado (imposibilidad de conseguir títulos oficiales), etc. Por lo que es imprescindible ir paso a paso, medida a medida, buscando, sin imposiciones, la complicidad y el compromiso de toda la comunidad educativa, y en la medida de lo posible de toda la sociedad vasca. Y, por supuesto, exigiendo en todo momento al Gobierno vasco el respeto y respaldo a las decisiones que de manera democrática y de forma mayoritaria adopte la comunidad educativa.

Y en eso estamos. Como primera medida de objeción a la LOMCE, las asociaciones EHIGE, BIHE y SAREAN hemos puesto en marcha la campaña “Por una Escuela Pública Vasca democrática”, con la que pretendemos plantar cara a una de las medidas que atenta directamente contra el modelo democrático de toma de decisiones que definen a la Escuela Pública: la de convertir al Consejo Escolar del centro en un órgano de consulta en lugar de decisorio; con lo que decisiones tan importantes como la aprobación del Proyecto Educativo de Centro, la Programación Anual, la admisión del alumnado, el calendario, el horario escolar, etc. quedarían fuera de sus competencias. Por ello, durante los meses de mayo y junio pretendemos que en los consejos escolares de todos los centros públicos se debata este tema y se adopte el acuerdo de que el Consejo Escolar/OMR seguirá siendo el órgano de participación democrática y de toma de decisiones de la comunidad escolar, en la organización, funcionamiento y gobierno de los centros.

De esta manera, antes de finalizar este curso, esperamos poder presentar a la sociedad vasca este compromiso firme de la comunidad educativa que forma la escuela pública, representada en sus consejos escolares. Ésta será la primera de una serie de actuaciones que nos permitan hacer frente con garantías a la aplicación de la LOMCE.

Carlos López LosadaEHIGEko presidentea