JANTOKIA

Argazkian Klik egin menuak ikusteko/Haz clic en el dibujo para ver los menús

 

Ondorengo arautegian Odon de Apraiz Ikastolako 2017/2018 ikasturteko jantokiaren funtzionamendu egokirako kontuan hartzeko hainbat gai garrantzitsu aipatzen dira.

JANTOKIRA ETORTZEA:

Jantokiko ohiko ordutegia  13:00etatik 15:00etara da. Asteazkenetan umeak 14:15 eta 14:30 bitartean jasoko dira. 

Iraila eta Ekainean jardunaldi jarraian gaudenean umeak jasotzeko ordua 14:45 eta 15:00 bitartean izango da.

Bazkaltzeko tartean ikasleak irten edo etorri behar badu ezingo du jantoki zerbitzua erabili eta gurasoek jantokiko arduradunari aurrez abisatu behar diote.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Lehenengo Mailako ikasleak begiraleek beraien geletan jaso  eta jantokira eramango dituzte. Gainontzeko guztiak paraninfoan elkartuko dira.

Egunerokoak ez diren mahaikideak gutxienez 24 ordu lehenago abisatu beharko dute eta onartuko dira beti ere begirale/mahaikide ratioa kontuan hartuta. Hauek jantokian sartu aurretik, aurrez zuzendaritzan edota jantokiko arduradunaren bulegoan eskatu eta hartu duten txartela aurkeztu beharko dute.

Ikasle batek alergiaren bat edo elikagai bati intolerantzia badio, dieta egokia izan dezan txosten medikua ekarri beharko du eta eguneroko mahaikide ez bada 48 ordu lehenago abisatu beharko du.

Gaixotasun edo beste arazoren bategatik ezinezkoa baldin bada jantokira joatea, ikastola edo jantokiko arduraduna abisatu behar da ahalik eta azkarren. Jantokian ez gelditzeko abisu ematea bakarrik ikasle bakoitza edo familiaren ardura da. Berdin da falta gertatzen den egoera izatea pertsonala edo talde batena (Ez dute ardurarik izango ez tutoreek ezta zuzendaritzako kideek ere)

3 urtetik aurrera jantoki zerbitzua erabiltzeko, ezinbestekoa da haurrak bere esfintereak kontrolatzen jakitea.

Jankide batek, platerean duen janaria jaten edo probatzen ez duenean, familiari jakinaraziko zaio eta 15:00etan, bere bila etorriko da etxean jan dezan, lehenbaitlehen berriro ikastolara itzultzeko. Egoera hau, maiz gertatuko balitz, bere ongizate eta osasunagatik jantokia ez erabiltzea eskatuko zaio, jaten ondo ez ikasi arte.

Ez da jantokian ikaslerik onartuko, aldez aurretik ez badu izena eman. Eguerdian jaso ez diren ikasleak ez dira jantokira joango, soilik ordu horretan eskolan egoteagatik.

 FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA

Hiruhilabetero Lehen Hezkuntzako familiek umeei buruzko txosten bana jasoko dute eta opor ondoren itzuli behar dira.

 2, 3, 4 eta 5 urteko umeei buruzko informazioa  egunerokoa izango da.

Familiekin kontaktatzeko telefonoak  operatiboak egon behar dute. Zenbakiak aldatzen badira ikastolan lehenbaitlehen jakin arazi. 

Familien erantzunkizuna da beharrezko materiala jangelara ekartzea.

HAUR HEZKUNTZA

  • 2 urte: mantala, manta eta pelutxea.
  • 3 urte: mantala, toallitak, aldatzeko arropa (txandala, kamiseta, barruko arropa, galtzerdiak) dena markatuta eta poltsa batean sartuta, hortz-eskuila eta pasta.
  • 4 eta 5 urte: mantala, hortz-eskuila eta pasta

LEHEN HEZKUNTZA

Hortz-eskuila eta pasta estutxe baten barruan. 

Amantala 10 bat cm-ko zinta bat zango du esekitokitik zintzilikatu ahal izateko eta material guztia markatuta egon behar da.

PREZIOAK

a) Ohiko mahaikideak: 4,6€ eguneko

b) Ohiko mahaikideak ez direnak 5,2€ eguneko

Ohiko mahaikidearen  kuotarako eskubidea  izateko 4 edo 5 egun asteko gelditu behar da jantokian.

KUOTEN ORDAINKETA

Ordainketak kontu zenbakien bidez egingo dira hurrengo hilaren erdi aldera. Ordainagiriaren itzuliaren ondorioz, euro 1 kobratuko da.

Lakuak ezarritako sistemarekin hilero kantitate berdina ordainduko da. Hau da, urte osoko kostea zati 10 izango delarik.

Ohiko jankideei jangela kuotak ez zaizkie itzuliko jantokian huts egiten badute. Huts egitea aurrez abisatuta eta 5 egun edo gehiagokoa jarraian bada, ikasleari balioaren erdia itzuliko zaio. Edozein kasutan, bekadunek ez lukete dirurik jasoko.

Bekadun berriztatzaileek ez dute diru ordainketarik egin behar familiak kontrakoa adierazten ez badu. Beka jasoko ez balute dagozkien kuotak ordaindu beharko lituzkete. Aldiz, berriek, beka jaso arte hilerokoa ordaindu egin beharko dute.

Ikastolak kanpoko jarduera bat antolatzen duenean (txangoak…) ikasle bakoitzeko “picnic” eskaera egiteko aukera egongo da. Horretarako, 48 ordu lehenago eskaera egin beharko da. Eskatu ezean, menuaren erdia kobratuko da.

Jantoki zerbitzurik ez balego (greba, elurte…) diru guztia itzuliko litzateke.

Hileko kuota ez ordaintzeak jantoki zerbitzua galtzea suposa dezake. Kasu bereziak jantokiko arduradunarekin, zuzendaritzarekin eta jantoki batzordearekin tratatuko dira. Ikasturtea mahaikide bezala hasteko aurreko urteetako agiriak ordainduta eduki behar dira.

DENETARIK

Jantokiko arduradunarekin hitz egiteko ordutegia ostegunetan 12:00etatik 13:00etara  izango da. Bere e-mail helbidea hau da: 010140aa@hezkuntza.net

Etxera bakarrik joan daitezkeen ikasleak gurasoek edo tutoreek sinatutako agiria ekarri beharko dute.

Adin txikikoek ezingo dituzte ikastolatik umeak jaso.

Asteazkenetan umeak jasotzera datozen familiak, Martxoak 3ko plazan dagoen sarreratik  sartuko dira. Ateak 14:15etan irekiko dira eta 14:30etarako ikasle guztiak jasota egon behar dira . 2 urteko umeak beraien geletan jasoko dira.

Jankide batek falta larriren bat egingo balu, lehendabizikoan, idatziz jakinaraziko litzaioke familiari, bigarrenean ere berriro beste idatzi bat bidaliko zen eta hirugarrena eginez gero, gutxienez 3 egunez jantokitik kanporatuko zen. Falta guztiak inzidentzia-orrian jasoko dira. Diziplina arauak Elkarbizitzako Planeko Arautegiaren arabera tratatuak izango dira. Dokumentu hau Blog-eko “Kontuak izateko dokumentoak/Documentoa a tener en cuenta” orrialdean kontsultatu daiteke.

Jantokiko arduraduna eta ikastolako zuzendaritza jantokiko zerbitzua hobetzen lagunduko dituen iradokizunak jasotzeko prest daude, beti ere dauden baliabideak kontuan hartuz.

 

***************************************************************************

En la presente Normativa se exponen asuntos importantes a tener en cuenta para el correcto funcionamiento del comedor Escolar de la ikastola Odón de Apraiz durante el curso 2017/2018.

 ASISTENCIA AL COMEDOR:

El horario del comedor es desde las 13:00 a las 15:00 horas todos los días excepto los miércoles, que el horario de recogida será entre las 14:15 y las 14:30 horas.

El horario de recogida de los niños y las niñas en septiembre y junio durante la jornada continua, será desde las 14:45 hasta las 15:00h.

Si algún usuario o usuaria necesitara ausentarse una vez iniciado el horario del comedor, no podrá usar este servicio y la familia deberá avisar con antelación a la persona responsable del comedor.

El alumnado de Educación Infantil y Primer curso de Primaria acudirá al comedor acompañado por monitores o monitoras, que irán a recogerlos a la puerta de sus aulas correspondientes. El resto del alumnado se reunirá en el paraninfo.

Los y las comensales no habituales deberán avisar al menos 24 horas antes y se admitirán siempre que el ratio monitor-monitora/ comensal así lo permita. Los y las usuarias deberán presentar antes de entrar al comedor la tarjeta que con anterioridad habrán solicitado en dirección  a la persona responsable del comedor.

En el caso de que algún alumno o alumna tuviera alguna alergia o intolerancia a algún alimento, con el fin de que su dieta sea la adecuada, deberá presentar el informe médico correspondiente. Los y las comensales no habituales lo harán con 48 horas de antelación.

Cuando por enfermedad o algún otro motivo (salidas, excursiones…) sea necesario ausentarse del servicio de comedor, habrá que avisar a la ikastola o a la persona responsable del comedor lo antes posible. La responsabilidad de notificar la no asistencia es exclusiva de la familia o del alumno o alumna. No serán responsables de notificar ni los tutores, ni las tutoras, ni los miembros del equipo directivo.

A partir de 3 años, para acceder al servicio del comedor, es condición indispensable que el niño o la niña sepa controlar sus esfínteres.

Cuando un o una comensal no pruebe ni coma nada de lo que se le presente en el plato se le comunicará a la familia, esta, deberá venir a recogerle a las 15:00h. para que coma en casa y a la mayor brevedad posible se reincorporará al centro. Si reincidiera con frecuencia, por su salud y bienestar se le pedirá que no haga uso del comedor, hasta que aprenda a comer.

Ningún comensal podrá entrar a comer sin previo aviso. Un niño o niña no recogida al mediodía no pasa al comedor por el mero hecho de estar en el centro a esa hora.

INFORMACIÓN A LAS FAMILIAS

Las familias de Educación Primaria recibirán un boletín trimestral que tendrán que devolver pasadas las vacaciones.

La información sobre el alumnado de 3, 4 y 5 años será semanal y la del alumnado de 2 años diaria.

Es IMPRESCINDIBLE contar con un teléfono de contacto que esté operativo durante todo el horario escolar y/o de comedor. Si hubiera algún cambio de número de teléfono, se avisará a la ikastola lo antes posible.

Es responsabilidad de la familia que el alumnado traiga al comedor el material necesario:

EDUCACIÓN INFANTIL

  • 2 años: bata, manta y peluche.
  • 3 años: Bata, toallitas, ropa de recambio (chándal, camiseta, ropa interior, calcetines) todo marcado y en una bolsa, cepillo de dientes y pasta.
  • 4 y 5 años: bata, cepillo de dientes y pasta.

 EDUCACIÓN PRIMARIA

  • Un estuche con cepillo y pasta de dientes.  

Todo el material deberá estar debidamente marcado y las batas deberán tener una cinta de unos 10 cm para poder colgarlas en los percheros.

PRECIOS

  1. Comensal habitual: 4,6 euros por día
  2. Comensal no habitual: 5,2 euros por día

Para tener derecho a la cuota de comensal habitual será necesario quedarse 4 ó 5 días a la semana. 

CUOTAS

Los pagos se realizarán por cuenta corriente hacia mediados del siguiente mes. Por devolución del recibo se cobrará 1 euros por gastos.

Con el sistema nuevo establecido por Lakua la cantidad a pagar será todos los meses la misma. Esto es, el coste del curso entero dividido entre 10 mensualidades.

A los y las comensales habituales no se les devolverá la cuota por la no asistencia al comedor, salvo en el caso en el que se haya avisado con anterioridad, y siempre que se trate de 5 días o más seguidos. En tal caso,  se devolverá la mitad del importe de los días que ha faltado. En cualquier caso, el alumnado becado no recibirá esta devolución.

Al alumnado que haya solicitado beca de comedor y le fue concedida la beca el curso anterior, no se le pasará ninguna cuota a no ser que la familia solicite lo contrario. En el caso de que no se le conceda la renovación de la beca, deberá abonar las cuotas correspondientes.

Al resto de alumnado (primera solicitud de beca o el curso anterior denegada) se le pasará el recibo desde comienzo de curso.

Cuando la ikastola haya organizado actividades fuera del centro (salidas…) el alumnado tendrá la posibilidad de solicitar un “picnic”. Para ello, deberá solicitarlo con 48 horas de antelación. En caso de no hacerlo se le cobrará la mitad del menú.

En el caso de suspenderse el servicio de comedor (huelgas, nevadas…) se devolverá el importe completo.

El impago de la cuota mensual puede suponer la pérdida del servicio de comedor. Los casos especiales se pueden tratar con la persona responsable del comedor, el equipo directivo o la comisión del comedor. Para comenzar un curso como usuario o usuaria del comedor, será necesario haber pagado los recibos del curso anterior.

VARIOS

El horario para hablar con la persona responsable del comedor será  los jueves de 12:00 a 13:00 horas. También lo podéis hacer en esta dirección de e-mail: 010140aa@hezkuntza.net

El alumnado que vaya a ir a casa solo, ha de traer permiso firmado por el padre, la madre, tutor o tutora.

Los y las menores de 18 años no podrán recoger a los niños y niñas de la ikastola.

Los miércoles, las familias que vengan a recoger a sus hijos e hijas entrarán por la puerta del patio que da a la plaza del 3 de Marzo. La puerta se abrirá a las 14:15 y para las 14:30 todos el alumnado debe haber sido recogido. A los niños y niñas de 2 años se les recogerá en sus aulas.

Si un o una comensal cometiera una falta grave; en la primera ocasión, se avisará por escrito a la familia, así también en una segunda, pero si llegara la tercera, junto con el aviso por escrito se le expulsará del comedor durante un período de tiempo no inferior a tres días.  Todas y cada una de las faltas quedarán registradas en un parte de incidencias. Las faltas de disciplina se regularán por la  normativa establecida en el Plan de Convivencia. Este documento se puede consultar en el Blog, en la página”Kontuak izateko dokumentoak/Documentos a tener en cuenta”.

Tanto la persona responsable del comedor como la dirección del centro estarán a vuestra disposición para recibir sugerencias que puedan ayudar el servicio del comedor de acuerdo a los recursos que se tienen.