
Familia da emozio gehien sortu ohi den ingurunea. Garrantzitsua da, beraz, familia barnean gurasoek emozio baikorrak eta osasuntsuak sortu eta lantzea. Jose Antonio Gonzálezek egunkari batean publikatutako artikulu bat dakarkizuegu oraingoan interesgarria delakoan.
ADIMEN EMOZIONALA
Gaur, gure etxeetan zaindu eta landu beharrekoak diren bost emozio aipatuko ditugu, gure seme-alabak emozio aldetik adimentsu hazi eta hezi daitezen. Hori lortzekotan, bizitzan garrantzitsuena den horretara iristeko moduan izango dira: zoriontsu izatea eta besteen zoriona ere sustatzea. Izan ere, norbere seme-alaba zoriontsu izatea eta inguruan dituenak ere zoriontsu egiten saiatzea nahi ez duenik ba al da inor? Hala bada, ez ezazu irakurtzen jarraitu. Gure etxeetan landu behar ditugun bost emozioak maitasuna, poza, tristura, beldurra eta amorrua dira.
.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-.-
MAITASUNA-EL AMOR
POZA-LA FELICIDAD
TRISTURA-LA TRISTEZA
BELDURRA-EL MIEDO
AMORRUA-LA RABIA
Ikus daitekeen moduan, giza emozio guztiak behar bezala bideratuz, bizitzara egokitzeko baliagarriak diren mekanismo osasuntsuak dira; baina kontuz, modu ez egokian edo suntsiketarantz zuzenduz gero, geure buruari eta ingurukoei ere kalte handia egin baitiezaiekegu.
Seme-alabek emozioen inguruan ikaskuntza osasuntsua izateko ingurunerik egokiena etxeko giroa da. Aldiz, emozio ezkorrak edo suntsikorrak agertu eta garatzen diren familietan, benetako emoziozko infernuak sortzera irits daitezke.
Emozio horiek identifikatzen eta modu egokian bideratzen irakasten badiegu, zoriontasunerantz abiatzeko lehen baliabideak eskaintzen ariko gara.
Como se puede ver, todas las emociones humanas, encauzandolas de forma adecuada, son mecanismos saludables valiosos para adaptarse a la vida; pero cuidado, porque si no se orientan bien o se orientan hacia la destrucción , podemos hacernos sí a nosotros mismos y sí a los que nos rodean un gran daño.
El ámbito más adecuado para el aprendizaje saludable de las emociones es el del hogar.
Sin embargo en las familias que surgen y se desarrollan emociones negativas o destructivas pueden llegar a crearse verdaderos infiernos emocionales. Si les enseñamos a identificarse y canalizar las emociones de forma adecuada, les estaremos ofreciendo los primeros recursos necesarios para lograr la felicidad.

Tags: Emozioak
Azkeneko iruzkinak