URT 27
Pasa den abenduan, 3.mailakook Olarizura joan ginen zuhaitz bat jasotzera. Bertan ikasle bakoitzari zuhaitz landare bat eman zitzaigun eta loreontzi batean landatu ondoren etxera eraman genuen zaintzeko. Udaberri arte zaindu beharko dugu eta martxoan, apur bat handiagoak izango direnean, berriro joango gara nonbaiten landatzera.

Tags:
Adopta ezazu zuhaitz bat
ABE 07
6. mailako ikasleekin “Unibertsoa” gaia landu dugu Ingurune arloan, euskara eta gaztelania arloak ere bilduz horren inguruan. Proiektua hau gauzatzeko ingurunearekin lotutako kontzeptuak lantzeaz eta ikasteaz gain hinzkuntzekin lotutako bi helburu lortu behar izan ditugu: euskaraz ipuinak idatzi eta argitaratzea eta gaztelaniaz “revista galáctica” eraikitzea. Beraien lanak era argiagoan, txukun eta politak adierazteko, lehenengo “word” dokumentuan txertatu dituzte, eta gero berau “Pdf” bihurtu ondoren “Issuu” web orrira igo dugu, ikusteko aukerak zabaltzeko. Hona hemen egindako lanak.
Tags:
el universo,
euskara,
gaztelania,
ingurunea,
ipuinak
URT 09

Kaixo, Odon de Apraizeko lagunok! Gustoko al duzue mendi gailurrera igotzea?
Hala bada, Euskal Herriko tontor hauek non dauden esateko moduan izango zarete.
Asmatu duzulakoan bazaude, bidali erantzunak “iruzkinak gehitu” jartzen duen lekuaren gainean .
Erantzun zuzena hurrengo astean agertuko da. Zorte on!
Aurreko asteko denbora-pasaren erantzun zuzena ondorengoa da:
Anboto-Bizkaia
Txindoki-Gipuzkoa
Larrun-Lapurdi
Toloño-Araba
Zorionak Enzala!!!!!!!!
Zuk bakarrik asmatu baituzu.
(Asmatu ez duzuenok hurrengorako bista gehiago izan eta horrela bai asmatuko duzuela)
Tags:
mendi gailurrak
Azkeneko iruzkinak