UDAZKENA GUREAN DAGO!

Euskera, Ikasleak / Alumnado Ez dago erantzunik »

  

Udazkena ikastola barruan
Udazkena ikastola barruan

   Udazkena ikastolan sartu zaigu. Horbela, perretxikoak, katagorriak… paraninfoan ikus ditzakegu zuhaitz eder honen inguruan.Baina argazki honetan agertzen ez den esaera bat  ere badago. Esango diguzu zein den?

Begiratu eta erantzuna bidali. Gero zure korreoan sorpresa txiki bat izango duzu.

 

Tags:

Ikastolan euskaraz, eta etxean …. nola? /En la ikastola en euskera y en casa, cómo…?

Euskera, Ikasleak / Alumnado, Orokorra / General Ez dago erantzunik »

 Ikastolatik kanpo, gure umeek behar duten giro euskalduna lortzeko aukera desberdinak daude:

Udalak Gizarte etxeetan eta museotan  antolatzen dituen ekintzetara joan, (ipuin kontalariak, antzerkiak. erakusketak, tailerrak… )

 Euskharanek Amaia zentroan antolatzen diren ekintzetara joan (adibidez, larunbatero zinema euskeraz).

Zuek, nagusiok ere, lagundu dezakezue  giro hori lortzeko. Nola? Euskara ikasten, dakizuena erabiltzen, Gurasolaguna egitasmoan parte hartzen…

Son muchas las actividades que se organizan para encontrar ambiente euskaldun fuera de la ikastola.  He aquí algunas :

Las organizadas por el Ayuntamiento en los Centros Cívicos y museos (cuenta-cuentos, teatros, exposiciones, talleres…)

Las organizadas por Euskharan en el centro Amaia, como por ejemplo todos los sábados proyección de películas en euskera.

Las que organiza Gasteizko mintzalaguna

ANIMA ZAITEZTE!

HAU DUN/DUK UMOREA!!

Euskera, Gaztelania / Lengua Castellana, Gurasoak, Ikasleak / Alumnado, Ingelesa / Inglés 92 Erantzun »

Aupa laguntxo, proposamen batekin natorkizu: zer iruditzen zaizu gure blogean txiste erakusketa bat egitea? Zure gurasoen laguntzaz txiste ikaragarri politak eta dibertigarriak “egingo” ditugu. Euskaraz zein gazteleraz zein ingeleraz idatzi ditzakezu, berdin dio nola, baina ezinbestekoa da gurasoekin edo aitona-amonekin edo osaba-izebarekin egitea. Elkarrekin egindako txisteak mundialak izaten dira!! Eta denon artean bilduma aberasgarria osatuko dugu.

Tags: , ,

Boga-boga, marinela!

Euskera, Ikasleak / Alumnado, Orokorra / General Erantzun 1 »
BOGA-BOGA MARINELA gaiari bukaera ederra emateko erakusketa ikaragarri hau antolatu zuten 2. mailako ikasleek. Bertara hurbildu zineten guztioi …
                                                                                   eskerrik asko!

Bideoa ikusteko klikatu gainean

Bideoa ikusteko klikatu gainean

 

Tags: ,

IKASLE OHIAK 5

Euskera, Ikasleak / Alumnado, Orokorra / General Erantzun 1 »

 

Zuriñe 6.A-koekin

Zuriñe 6.A-koekin

 

  
 Zuriñe 6.a-koekin aritu da txalaparta eta albokarekin. Ikasleak ondo moldatu dira txalapartarekin baina albokarekin soinua ateratzeko arazoak izan dute, birika garatuago behar dute eta.

 

Aritz 2 urte B-koekin

Asier 2 urte B-koekin

 

  Asier 2 urtekoekin egon da eta ipuin goxo bat kontatu die,  batido bat ere prestatu dute. Bai gustora egon direla txiki hauek  !
Laster ikasle ohi gehiago izango ditugu gure artean. 
                  
                
 
ESKERRIK ASKO GUREGANA ETORTZEAGATIK!
Tags:

IRAKUR NAZAZU, LAGUNTXO!!!

Euskera, Ikasleak / Alumnado 42 Erantzun »

"Miss Txatarra" liburuaren erreseinatxoa

Hizkiak eta hitzak, perpausak eta paragrafoak, testuak. Segundoak eta minutuak, orduak eta egunak, urteak. Barreak eta irriak, negarrak eta malkoak, bizitza. Olerkiak eta bertsoak, ipuinak eta kondairak, abenturak. Jolasak eta denbora-pasak, galderak eta erantzunak, jakin mina. Komikiak eta aldizkariak, albumak eta koadernoak, LIBURUAK. Liburuak bai, dena duzu liburuetan. Ametsik ederrenak… LIBURUETAN.

A!, eta nahi duzuna aurkitu ezean… ZEUK IDATZI!!!

( Hona hemen, 6. mailako ikasleok gehien maite

ditugun liburuen erreseina batzuk).

Tags: , , ,

Ikasleen lantxoak

Euskera, Ikasleak / Alumnado Ez dago erantzunik »

Klikeatu argazki gainean eta ikusi zein lan polita egin duten gure ikasleek.

Tags:

Harrobi taldea

Euskera, Ikasleak / Alumnado, Orokorra / General 18 Erantzun »

Urriaren 22ko jaialdian Harrobi taldearekin zoragarri pasatzeko aukera izango dugu. Talde honen lana hobeto ezagutzeko, hona hemen bideoklip hau. Baietz gustatu!

En la fiesta del 22 de octubre tendremos la oportunidad de disfrutar con Harrobi taldea. Aquí teneís este videoclip para conocer mejor su trabajo. ¡Seguro que os gusta!

Tags:

Elezahar berriak…

Euskera, Ikasleak / Alumnado 19 Erantzun »

Leiendak elezaharrak omen dira, eta esaera zaharrak dioen bezala… “Zaharrak berri“. Zaharkitua berriztu ohi da. Trapu zaharrak mozorro berri bihurtzen ditugu. Geuk, bosgarren mailan, bide zaharrak hartu ditugu berri bilakatzeko. Hona bada, geure lan berriak:

Loroen koloreak

Mazaren magia

Nola sortu ziren txerriak?

Artzaina

Elisabethen malko miresgarriak

Otsoa eta ilargia

Tags: , , , , , , , ,

BERTSO SAIOA 3. ZIKLOAN

Euskera, Ikasleak / Alumnado 10 Erantzun »

3. ZIKLOTIK  ALBISTEAK

      Aurreko ikasturteetan bezala, oraingoan ere bertso saio bikaina izan genuen 3. ziklokoek apirilaren 23an.

       Bertan  lau  bertsolarik   hartu   zuten  parte:  lehenbizi,  derrigorrez   aipatu   behar  Amaia  Lasaga, Odon Apraizeko  ikasle  ohia,  lehen  aldiz  bertso  emanaldian  gurekin;  ohore  handia  izan  zen  guretzat  bera  egotea.  Amaiaz  gain,  Juan  Mari  Juaristi,   Asier Otamendi  eta  Felipe  Zelaieta  izan  ziren  beste  hirurak.  Hauek,  jada,  “ikastolako  ohorezko  lagunak”  izendatu  ditzakegu,  urtez-urte   erantzuten  baitiote  gure  gonbidapenari,  eta,  hori,  bihotz-bihotzez   eskertzen  dugu.

      Saioan zehar  zortziko, hamarreko… eder ugari entzun genituen, bertsolariak ofiziotan, gaiaka, oina jarrita… aritu ziren eta. Txalotuenak  saio  bukaerako  segidilak  izan  ziren.

       Entzuleek,  gure  aldetik,  ohitura  dugun  bezala,  diosala  eta  agurra  bertsoz  egin  genizkien  bertsolariei,  eta  datorren  urtean  ere  etorriko  direlakoan  gaude,  guk  bertsolaritza  lantzen  eta  bertsoak  abesten  jarraituko  dugu  eta.

 

 

 

    El  23  de  abril,  el  alumnado  y  profesorado  del  3er  ciclo ,  como  en  años  anteriores,  disfrutamos  de  una  sesión  de  bertsolaris  en  el  Centro.  En  esta  ocasión,  además  de  con  los bertsolaris  habituales  arriba  citados,  contamos  con  una  antigua  alumna,  Amaia  Lasaga,   lo  cual  es  un  motivo  de  satisfacción  y  orgullo.

    Por  nuestra  parte  vamos  a  seguir  trabajando  esta  faceta  de  nuestra  cultura,  por  lo  que  repetiremos  la  experiencia  el próximo  curso.

 

Wordpress txantiloi gehiago dituzu eskuragarri.
Irudiak desEXign-en jabetza dira.