EKA 10
Horma-irudi lantegian elkarbizitzako gaia “urrezko araua” delakoarekin lotuta landu dugu. Arau honek dio: “trata itzazu besteak zu tratatua izan nahi duzun bezala”
Ikasleek egindako lanek gai hauek jorratzen dituzte: kidetasuna, beharra dutenei laguntza, berdintasuna, kiroltasuna, e.a.
Herensugearen kondaira testuingurutzat aukeraturik eta ikasleek eginiko ekarpenak harturik, muralak elkarbizitzaren ideia, denboragabeko eta betibizia, islatzen du.
Artelan hau bi ikuspuntutik begira daiteke: urrutitik bada, elkarbizitzako ideia nagusia hautematen da eta hurbilduz gero, hezkuntza komunitatearen eguneroko eta gertuko elkarbizitzako egoeren adibideaz jabetu gaitezke. Koloreak garrantzi handia du batez ere urre koloreak lana batzeko eta urrezko araua adierazteko.


En el taller de muralismo se ha trabajado el tema de la convivencia ligada a la “regla dorada” la cual dice:”trata a las personas como quieres que te traten”.
Los trabajos plásticos que hicieron los alumnos y alumnas hablan sobre ésto: ayudar a los compañeros y compañeras, auxiliar al que lo necesite, deportividad, igualdad…Se ha usado como marco la leyenda del dragón al que se han incorporado las escenas aportadas por el alumnado.El mural simboliza la convivencia como realidad atemporal y perpetua.La composición está creada para que desde la distancia se aprecie la metáfora mayor y desde cerca se puedan contemplar las escenas más cotidianas y cercanas a la comunidad escolar como ejemplos de convivencia. El color es protagonista, en especial el dorado, como unificador y símbolo de la regla dorada.
Tags:
Murala /25.urteurrena
MAR 09
Hona hemen 3 urteko umetxoek euren familiekin koloroeen inguruan egindako lanak.

Tags:
arte lana
MAR 30
Gure egunak eztabaidez josita daude. Kontu txikienak ere diskutitu egiten ditugu . Antza denez, “geurea” beti izaten da onena: kirol taldea, herria, iritzia, etxeko patata-tortilla… Eskerrak, piztiak bezalaxe, musikak lasaitzen gaituen!!! Ala ez? Zein da zuri gehien atsegin zaizun musika mota?, eta taldea?, bakarlaria?, tresna?, lehengoa edo oraingoa? Batzuek diote ez dagoela ez hoberik ez txarragorik, musika guztiak onak direla eta, beharbada bai, garaiak eta gustuak direla desberdinak. Zuk nondik “joko” zenuke?, zein/zer nahiago duzu?, zergatik?
Ez aldegin eta etor zaitez hona zure musikaz!!!
Tags:
aisialdia,
euskara,
musika
MAR 23
Ezagutzen al duzue forma eta kolorerik gabeko paisaia edota pertsona tristeagorik? Guk ez dugu nahi horrelakorik gertatzerik. Ez gure herrian, ezta gure lagunekin ere. Hortaz, zer deritzozue geure bizitza forma eta kolore desberdinez betetzeari? Zer deritzozue geuk margotzeari eta guk geuk ere sortzeari? Ongi, ezta? Ea bada, egin dezagun denon artean. Bete dezagun gure mundua forma ederrez eta kolore biziez. Poztu ditzagun begiradak eta bihotzak!!!
Eta, nola ez, zure koloreak beti izango dira ongietorriak.

Tags:
5.maila,
marrazkiak
Azkeneko iruzkinak