BERTSO SAIOA 3. ZIKLOAN

Euskera, Ikasleak / Alumnado Iruzkinak gehitu

3. ZIKLOTIK  ALBISTEAK

      Aurreko ikasturteetan bezala, oraingoan ere bertso saio bikaina izan genuen 3. ziklokoek apirilaren 23an.

       Bertan  lau  bertsolarik   hartu   zuten  parte:  lehenbizi,  derrigorrez   aipatu   behar  Amaia  Lasaga, Odon Apraizeko  ikasle  ohia,  lehen  aldiz  bertso  emanaldian  gurekin;  ohore  handia  izan  zen  guretzat  bera  egotea.  Amaiaz  gain,  Juan  Mari  Juaristi,   Asier Otamendi  eta  Felipe  Zelaieta  izan  ziren  beste  hirurak.  Hauek,  jada,  “ikastolako  ohorezko  lagunak”  izendatu  ditzakegu,  urtez-urte   erantzuten  baitiote  gure  gonbidapenari,  eta,  hori,  bihotz-bihotzez   eskertzen  dugu.

      Saioan zehar  zortziko, hamarreko… eder ugari entzun genituen, bertsolariak ofiziotan, gaiaka, oina jarrita… aritu ziren eta. Txalotuenak  saio  bukaerako  segidilak  izan  ziren.

       Entzuleek,  gure  aldetik,  ohitura  dugun  bezala,  diosala  eta  agurra  bertsoz  egin  genizkien  bertsolariei,  eta  datorren  urtean  ere  etorriko  direlakoan  gaude,  guk  bertsolaritza  lantzen  eta  bertsoak  abesten  jarraituko  dugu  eta.

 

 

 

    El  23  de  abril,  el  alumnado  y  profesorado  del  3er  ciclo ,  como  en  años  anteriores,  disfrutamos  de  una  sesión  de  bertsolaris  en  el  Centro.  En  esta  ocasión,  además  de  con  los bertsolaris  habituales  arriba  citados,  contamos  con  una  antigua  alumna,  Amaia  Lasaga,   lo  cual  es  un  motivo  de  satisfacción  y  orgullo.

    Por  nuestra  parte  vamos  a  seguir  trabajando  esta  faceta  de  nuestra  cultura,  por  lo  que  repetiremos  la  experiencia  el próximo  curso.

 




10 erantzun “BERTSO SAIOA 3. ZIKLOAN” -ri

  1. soraya -k esaten du:

    BERTSOAK OSO POLITAK IZAN ZIREN BAINA AMAIARI PIXKAT BERTSOAK AHASTUTAK ZITUEN ERE TRABATZEN ZEN BAINA OSO POLITAK IZAN ZIREN!

  2. ania eta yasmin -k esaten du:

    ONDO EGON ZEN OBERENA ABESTU ZUENA AMAIA IZAN ZEN!

  3. Iratxe -k esaten du:

    NIRI ASKO GUSTATU ZAIZKIT BERTSOAK !!!!!!!!!!!!

  4. Iratxe -k esaten du:

    Libe ni zurekin nago, asko gustatu zitzaidan nola abestu zuen Felipek baino besteek oso ondo egin zuten.

  5. edurne eta uxue -k esaten du:

    Oso polita izan zen,batez ere amaiaren bertsoak.¡¡¡Aupa Amaia!!!

  6. uni eta koldi -k esaten du:

    oso ondo pasatu genun eta bertso oso politak bota zituzten.

  7. libe -k esaten du:

    Asko gustatu zitzaidan eta zorionak ematen dizkizuet denoi.
    Gehien gustatu zaidan bertsolaria, Felipe izan zen, baina denok oso ongi egin duzue.

  8. yanire -k esaten du:

    oso ondo pasa nuen eta oso dibertigarria iruditu zitzaidan

  9. nuria -k esaten du:

    OBENA ZEN MUSICA ETA PIXCA BAT INGURUNEA GALDU GENITUKELA

  10. ania -k esaten du:

    ENTRETENGARRIAS IZAN ZEN

Erantzuna utzi

Wordpress txantiloi gehiago dituzu eskuragarri.
Irudiak desEXign-en jabetza dira.