MAI 17
6. mailakook etxean lanak konpartitzen ditugu? Bai, ez? 
Honi buruz eztabaidan hasi eta ondorio hauetara heldu gara: etxeko garbiketan eta txukunketan bakarrik ez dugula parte hartzen, janaria prestatzen ere oso trebeak garela.
Eta hau baieztatzeko, asteazkenean bazkari gozo eta osasuntsua prestatu genuen gelakide guztien artean. Norberak hoberen zekien janaria prestatu zuen.
Me
nua Buffet erakoa izan zen, bakoitzak nahi zuena hartu eta nahastu zuen:
1go platera: Entsalada (osagai desberdinekin).
2. platera: Patata-tortilla, pizza eta txibiak.
Postrea: Bizkotxoak, magdalenak, txutxitoak, galletak, gazta-tarta …
Tags:
etxeko lanak,
janaria,
osasuna
MAI 10
Hemen dituzue soka-saltoan jolasteko zenbait abesti. Egin klik abestiaren izenean bideoak ikusteko. Ondo ikasiz gero, denok elkarrekin jolas dezakezue!
1) Tapia eta Leturia: Jolastu gaitezen denok
2) Kantauriko itsasoan
3) Txominen andria
4) Burdinzaina
5) Tropelera
MAI 04
These are the monsters we did in the English class:
Class 1A
Class 1B
API 24
Aupa, lagunok!
Otsailaren erdialdean 2. mailakook piratatxo bilakaturik ibili ginen hainbat gelatatik. Zertan?, bada poema polit bat errezitatzen. Zein?, Pirataren ipuina, jakina, what else?.

( Bideoa ikusteko egin klik irudiaren gainean)
API 23
APIRILAREN 23AN
Apirilaren 23an Nazioarteko Liburu eguna ospatzen da. 1616ko apirilaren 23an. William Shakespeare eta Miguel de Cervantes hil ziren. Apirilaren 23 batean jaio edo hil ziren beste idazle bikain batzuk ere: Maurice Druon, K. Laxness, Vladimir Nabokov, Josep Pla edo Manuel Mejía Vallejo. Hori dela eta Unescok 1995. urtean liburu eta idazleen omenez apirilak 23 Nazioarteko Liburu eguna izendatu zuen.

El día 23 de Abril se celebra el Día Internacional del Libro. El 23 de abril de 1616 fallecían Miguel de Cervantes y William Shakespeare.. También en un 23 de abril nacieron – o murieron – otros escritores eminentes como Maurice Druon, K. Laxness, Vladimir Nabokov, Josep Pla o Manuel Mejía Vallejo. Por este motivo, esta fecha tan simbólica para la literatura universal fue escogida por la UNESCO en el año 1995 para rendir un homenaje mundial al libro y sus autores

Tags:
Liburu eguna/día del libro
API 19
Apirilaren 21ean Gasteizko euskalgintzaren eskutik “euskaraz bizitzera goaz” eguna. Jaia egun osoan zehar, erdialdean eta Foru Plazan. Eta gauean Gaztetxean. Arratsaldean manifestazioa Andra Mari Zuritik 19:00etan abiatuta. Bada garaia, ez dago aitzakiarik, bizi gaitezen euskaraz, lagundu diezagutela euskaraz bizitzen. Erantsitako irudian egitaraua duzu eta larunbata iritsi bitartean uda honetan dantzalekuak irauliko dituen kanta gozatu. (Abestia entzuteko, irudian klikatu).
ANIMA ZAITEZ. LARUNBATEAN EGONGO GARA. ONDO IZAN

Tags:
euskara
API 17
Berriro ere 6. mailakoek Euskara eta Inguruneko gai berriak landuko dituzue, ezagutza bakoitza lantzeaz gain teknologia berriak erabiliz.
Oraingo honetan Ingurune arloan ENERGIA, ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA, ETA MAKINAK gaietan murgilduko zarete eta Euskara arloan AZALPEN TESTUAREN EKOIZPENEAN.
Prestatu dugun webquest-a eta Google Docs-en informazioa eta dokumentuak maneiatuz gai hauen inguruan gauza asko ikasiko dituzu eta ondoren zure kideei azalduko diezu oso era dotorean. Ez dakizula zer ikasi daitekeen? Ba…
Hiru adibide jarriko dizkizut:
a) Ez al du Vitoria-Gasteizek berdea izan nahi?, eta hori nola lortuko zenuke?
b) Ba al dakizu elektrizitate estatikoa zer den? Gehiago jakiteko ordua ailegatu zaizu orduan.
c) Ezetz jakin lehen gurpila noiz eta non asmatu zen! Nik badakit. Zuk jakin nahi al duzu?
Lan polita, ezta? A, zalantza duzula?, pista gehiago jakin nahi dituzula? Beno, beno, ikusten ari naiz irrikitan zaudela lanean hasteko. Oso erraza da, ikusten al duzu irudi adierazgarri hori? Ba gainean klikatu eta berak eramango zaitu zure lanaren abiapuntura. Aurrera, primeran egingo duzu! Hasi zaitez!!!

Tags:
6.maila,
euskara,
Ingurunea / Conocimiento del Medio
API 16
We made these comic strips in the English class! Click and enjoy!
Class 2A
Class 2B
Tags:
Ingelesa
API 02
Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna .
1967 urtetik, Hans Christian Andersen idazlearen jaiotzaren urtemugarekin batera ospatzen da egun hori mundu mailan eta hainbat jarduera antolatzen dira liburutegi eta ikastetxeetan ume eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmoz
Gure zentroan, 6.mailako ikasle batzuk Lehen Hezkuntzako beste ikasleei Andersenen biografia txiki bat irakurri edota luzatuko zaie eta idazle honen ipuinen marrazki batzuekin egindako liburu-markatzaileak banatuko zaizkie

2 de Abril, Día Internacional del Libro Infantil
Desde 1967, el 2 de abril, coincidiendo con la fecha del nacimiento del escritor danés Hans Christian Andersen, el IBBY (Organización Internacional para el Libro Juvenil) promueve la celebración del Día Internacional del Libro Infantil con el fin de promocionar los buenos libros infantiles y juveniles y la lectura entre los más jóvenes.
En nuestro centro, algun@s de 6º les leerán una pequeña biografía de Andersen al resto de alumnos de Primaria y les repartirán marca-páginas con dibujos que ilustran algunos de sus cuentos.
Tags:
liburutegia
Azkeneko iruzkinak